.:haiur:.
Zure enpresa, entitate edo kolektiboaren irudia sortzen laguntzen dizugu; euskarri ezberdinen bidez sustatzeko aukera erratuz. Aldi berean, kanpo zein barneko komunikaziorako eta jarduaren informazio eta kudeaketa garapenerako tresna ezberdinak eskaintzen dizkiegu.
Software askea erabiltzen dugu gehien bat. Ezagutza eta informazioaren zirkulazio librearekin konpromisoa baitdugu. Honi guztiari esker, gure lanei behar duten kalitate eta segurtasuna ematen diegu, gure bezeroei neurrigabeko menpekotasun komertzialen sama arinduz, prezio ekonomiko eta justuagoak ezarriz.
Pentsamendu bereko komunikazioa alorreko sare zabal bateko profesionalekin elkarlanenan aritzen gara. Honek guztiak lan eremu zabala izateko aukera ematen digu zerbitzu integrala eskainiz.
Hiru euskarri nagusietan espezializatu gaude:
DISEINU GRAFIKO OROKORRA
Zure enpresaren irudia, logotipoa, kartelak, katalogoak, papergintza… sortzen dugu
Zure irudia nabarmentzeko eta kanpaina orokor zein zehatzean ezagutzera emateko behar duzun oro dugu zuretzat. Gure bezeroaren pentsamendua islatzearen garrantzian sinesten dugu, elkarri elakar ulertzean oinarritutako tratu pertsonalaren bidez.
Ideia nagusi batetik hasita zure beharrizanei itxura ematen diegu. Esperientziak eta euskarri ezberdinen erabilerak proiektuei eman diezaieken originaltasun ukituak, hori guztira babestuz.
INTERNET
Erabilgarritasun eta erabilerraztasun premisaren pean era guztietako web guneak garatzen ditugu gaur egungo teknologi estandarrekin bat etorriz. Errazak eta argiak baina, aldi berean, erakargarriak eta eginkorrak. Bestealde, eginda dagoen edozein web orrialde egokitu, hobetu, eguneratu eta eraldatzen dugu.
- Sustapenekoa: gaur egun zure entitatearen jarduera edozein izanda ere interneten egotea ezinbestekoa da. Eraiki ezazu zure tokia gure eguneroko bizimoduan garrantzia handia hartu duen baliabide honetan, mundu guztiak ezagutu zaitzan.
- Salesketa elektronikoa: Aurrerapauso bat eman eta aprobetxa ezazu internetek zure produktuak era erraz eta seguru batean saldu eta zabaltzeko.
- Atera eta komunitateak: eduki kudeatzaile sistemak (CMS) eta elkarlanean aritzeko ingurugiroen instyalakuntzan, erakuntzan eta egokitzapenean espezialistak gara.Lor ezazu era erraz eta arin batean zure atari pertsonala interneten/intraneten, tresna pilo batekin (berriak, foroak, blog, egutegiak, chat, artxiboen galeriak, bideoak…). Zuer ataria mantentzeko eta kudeatzeko ere izango duzu ezagutza teknikoen beharrik gabe. Joomla, Drupal eta Moodle sisteme.
CD/DVD INTERAKTIBOAK
Aprobetxa ezau kalitate eta ezarpen handiko formatu edukiera mugarik gabe bururatzen zaizun edozein gauza banatzeko.
- Katalogoak eta aurkezpenak: Zabal itzazu zure produktuen aurkezpenak edo katalogoak era erakargarri eta ekonomiko batean. Zeure irudimenak du azken hitza (bideoak, soinuak, irudiak, testuak, ikustaldi birtualak, datu baseak…)
- Heziketa: Auto prestakuntza zein talde prestakuntzarako eta aplikazioetarako euskarri ezin hobea da.
- Argitalpenak: gero eta gehiago dira multimedia euskarriak erabiltzen dituzten argitaletxeak, paperean argitaratzen dituzten argitalpenekin batera, zein euskarri digitalean soilik banatzeko.
METABERTSOAK
Second Life, Active Worlds, There, Entropia Universe, Multiverse, Metaverse, Open Croquet... Hauek dira interneten dauden mundu birtualak, komunikazio alor ezberdinetarako esploratzear dauden aukera berri asko eskaintzen dizkigutenak. Web 3d bezala ezagutzen dena osotzen dute, interneteko iraultza berriaren irudia.
Mundu berri hauen barnean aritzeko aholkularitza eta garapenako euskarria eskaintzaen dugu zure aktibitatearen garapenean ahalmen handiko tresna ahuek erabil ditzazun.
CAMPUS
Erabili ezazu gure campus birtuala doako moodle ingurune ezagunarekin zure ikastaroak diseinatu eta eman ahal izateko. Nahi izanez gero, zure ikastaroak diseinatzen eta prestatzen lagun zaitzakegu, baita, zure campus birtuala eratzen ere.
Haiur campusean informazio interesgarri eta doako zein ordaindu beharreko ikastaroak aurki ditzazkezue.Campusarekin lotuta dauden gela birtualak ere baditugu Second Life-n ,non ikastaro semipresentzialak eman eta jasotzeko aukera izango duzun.
