In order to view this object you need Flash Player 9+ support!

Get Adobe Flash player

Powered by RS Web Solutions

CastellanoEuskara

Hip Hop Revolución
Komite internazionalistak
Taupaka
Causa

[Bilbo Hiria Irratia] Komite Internazionalistak eta Taupaka Elkarteak “Euskal Herria-Venezuela Pa ́lante” diskoa kaleratu dute. Bi herrien arteko zubia, Venezuelan aurrera eramaten ari den prozesu eraldatzailearekin elkartasuna adierazteko kantua izan nahi duena . Bilduma Euskal Herriko zein Venezuelako raperoen doinuaz osatua dago. Guztira 14 elkartasun eta erresistentzia abestiak.

Honetaz gain, abenduaren 14an 7katu Gaztetxean disko aurkezpenaren festa egingo dute.

[Hamaika Telebista] Euskal Herria-Venezuela Pa'lante” bilduma dugu oinarri. Euskal Herriko zein Venezuelako raperoen doinuaz osatua dago; 14 elkartasun eta erresistentzia abesti. “Mundu berri bat daramagu bihotzean” disko aitzindariaren ostean, beste bilduma bat osatu du Komite Internazionalistak erakundeak.

Heldu da eguna. Gaur Komite Internazionalistak eta Taupaka elkarteak "Euskal Herria-Venezuela Pa´lante!" bilduma kaleratu du.

Esker onak adierazi nahi dizkiegu bihotzez parte hartu duten pertsona guztiei proiektu berezi honetan.