In order to view this object you need Flash Player 9+ support!

Get Adobe Flash player

Powered by RS Web Solutions

CastellanoEuskara

Hip Hop Revolución
Komite internazionalistak
Taupaka
Causa

[Aiaraldea.FM] Komite Internazionalistak eta Taupaka elkarteak “Euskal Herria – Venezuela Pa´lante” hip-hop bilduma aurkeztu dute.

Bi herrien arteko zubia, Venezuelan aurrera eramaten ari den prozesu eraldatzailearekin elkartasuna adierazteko kantua izan nahi duena. Bilduma, Euskal Herriko zein Venezuelako raperoen doinuaz osatua dago. Guztira 14 elkartasun eta erresistentzia abesti.

Gaurko irratsaioan bilduma hau aurkeztuko dizuegu, espero dugu zuen gustokoa izatea!

Datorren abenduaren 14an, larunbatean, Taupakak eta Komite Internazionalistek pasa den astean Venezuelako iraultzarekin elkartasuna adierazteko argitaratu zen hip hop diskaren aurkezpen jaia ospatuko dute Bilboko 7 Katu Gaztetxean. Gau berezia prestatu dugu egun horretarako. Proiektu berezi honetarako Venezuelan ekoiztutako abestien bideoklipen emanaldiarekin emango diogu hasiera jaiari gaueko 21:30etan. Ondoren Askapen Sound Sistema taldeak "Mundua salgai" bere azken diska aurkeztuko du bertan ere, eta beraiekin batera diska honetan parte hartu duten hainbat MC eta DJ euskaldun izango dira. Kontzertuaren ondoren Dronki eta Lites DJek bere saltsa, hip hop, ska...koktelaren bidez dantzan jarriko gaituzte gau osoan. Honez gain, arepak eta mojitoak dastatzeko aukera izango dugu, eta sorpresaren bat ere izango da.

Hau da gure gonbidapena, abenduaren 14an 7 Katu gaztetxean dugu hitzordua!

"Euskal Herria-Venezuela Pa´lante!" disko bilduma berria Durangoko azoketan egongo da salgai. Azoka ofizialean GITE-IPES/Ahaztuak elkarteko standean (Barrenkale, 34zka.) aurkitu dezakezu. Baita ere Azoka alternatiboan DDT Banaketak kolektiboak jarriko duen mahaian diska egongo da. Gainera, larunbatean zehar azoka ofizialaren kanpoaldean Komite Internazionalistak erakundearen mahaia jarriko da ere bai.